XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Arratsaldeko 7,30etan Munizipalaren aretoan
Sugearen mito gnostikoa.

Rolando Bucari antropologoak gaur arratsaldeko 7,30etan Aurrezki Kutxa Munizipaleko hitzaldi aretoan Sugearen mito gnostikoa aintzinako munduko kulturetan izeneko hitzaldia emango du.

Ondoan doakizue gnosia zer den adierazteko bidali digutena.

Gnosis, unetik unera egikaritzen diren misterio jainkotarren ezagupen argitsua dugu.

Funtsean itxura mitiko bat eta, batzuetan mitologikoa ere bai, hartzen duen aparteko irakaspen bat, beti gaur egungo gizaki iturri ispiritual unibertsaletik urrundu duen korronte materialistaren razionalismo subjetiboaren azterketari ihes egiten diona.

Antropologia gnostikoak argi eta garbi bereizten du kontzientziaren eta adimenaren arteko diferentzia.

Apetaren arabera ordenaturiko datuen metaketak ez du esan nahi gauza errealaren esperientzia denik, eta hemendik deduzitzen da nola ba dagoen goragoko mailako ezagutza unibertsal bat, aintzinako munduko kultura handien iturri dena.

Kultura hauen azterketa sakon batek, gaur egungo gizakiak tamalez gaizki interpretatu edo batere ezagutzen dituen printzipio filosofiko-mistiko berberetan oinarrituak daudeneko ondorioa eramaten gaitu.

Lehoia, arranoa eta suge sakratua etengabe agertzen dira bai Amerikan bai Europan, nola Ekialde Ertainean hala Asian.

Zerk lotzen zituen distantziaz elkarrengandik hain urrun baina beren esperientzia sinbolikoetan elkarrengandik hain hurbil aurkitzen diren herri hauek? Guzti horrek, ezagutzen aurreratu ahal izateko denboran atzera jo behar dugula pentsatzera gonbidatzen gaitu, aintzinako Maiatarren, Egyptiarren, Azteken, Greziarren, Hinduen eta beste askoren jakituriak edanez eta kontzientzia bakarrik dela gauza gizakiaren baitan ezkutuan dirauen egia zuzenean antzemateko.

Gizakia da eta izango da beti lurreko eboluzioaren aktore nagusia.

Ezagut ezat heure burua, herri guztiek errepikatu dute.

Hementxetik sortzen da, hain zuzen, izatearen eta ezizatearen dilema, eta nola giza talde handiek ilusioa errealitatetzat eta ilumbea argitzat hartzen dute.